Ekhine Eizagirre baldintzapean aske uztea erabaki du Espainiako Auzitegi Nazionalak

Haren gertukoek adierazi dute gaur bertan utziko dutela libre, baina ez dakite noiz.

Gaur 10:00etan izan dute hitzordua Ekhine Eizagirrek eta bere abokatuak Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearekin. Bista “nahiko azkarra” izan dela adierazi diote UROLA KOSTAKO HITZAri preso zarauztarraren gertukoek, eta hura aske uzteko erabakia hartu duela epaileak, beti ere neurri kautelarrekin. Zentzu horretan, ziurrenik tartean-tartean bake epaitegitik igaro beharko du sinatzera.

Hori dela eta, gertukoek  adierazi dute gaur bertan direla aske uztekoak, baina ez dakite noiz. Izan ere, bistaren ondoren, auzitegitik Soto del Real kartzelara bideratu dute, eta dagozkion izapideak bete bitartean egon beharko du bertan. Hainbat herritarrek bidaiatu dute Madrilera. Laster informazio gehiago.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend