Gorka Etxabe txirrindulariak Jira-Bira Cycling taldean jarraituko du datorren denboraldian

Hala jakinarazi du Zarauzko taldeak. Joan den sasoian arazo fisikoak izan zituen Aizarnazabalekoak eta apirilera arte bakarrik lehiatu zen.
Gorka Etxabe. (Jira-Bira Cycling)

Gorka Etxabe. (Jira-Bira Cycling)

Gorka Etxabe txirrindulari aizarnazabaltarrak berritu egin du kontratua Jira-Bira Cycling Zarauzko klubarekin, eta Grupo Eulen 23 urtez azpikoen taldearekin parte hartuko du datorren deboraldiko lasterketetan. Jira-Bira Cyclingek sare sozialen bidez zabaldu du albistea.

Pistako Espainiako Kopa irabazi du aurten Etxabek, Pays d’Orthe Itzuliko etapa bat ere bai, eta txirrindulari profesionalekin lehiatzeko aukera izan zuen Mallorkako Challengean. Baina ezin izan du denbora luzez lehiaketetan aritu; arazo fisikoak tarteko, apiriletik aurrera ezin izan du lasterketarik korritu.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend