‘Handia’ filmean hartu dute parte Ina Juaristi eta Jairo Davila azkoitiarrek

Jairo Davila (Azkoitia, 1979) eta Ina Juaristi (Azkoitia, 1984) 'Handia' filmean agertu dira, lehena figurante lanetan, eta bigarrena aktore lanetan. Bi protagonistei euskal film horretako grabaketa saioetan izandako esperientziaz elkarrizketa egin die Maxixatzenek.
Jairo Davila, 'Handia' pelikulan. (Argazkia: Maxixatzen)

Jairo Davila, ‘Handia’ pelikulan. (Argazkia: Maxixatzen)

Noiz eta non egin zenituzten grabaketak? Erraza izan al zen figurante/aktore lanetan murgiltzea?

Jairo Davila: Aurtengo maiatzean egin nituen niri egokitzen zitzaizkidan grabaketak, Donostiako Miramar Jauregian. Ordu asko pasatu behar izan ditugu hartualdia ondo irten arte. Sekulako esperientzia izan da filmeko figuranteetako bat izatea. Gainera, aktore protagonistak lanean ikusi genituen, eta hori oso aberasgarria izan da. Inoiz ez nuen pentsatu zer egon zitekeen kameren atzean, eta ikusitakoa ikusita, txundituta gelditu naiz. Jende pila bat zegoen lanean kameren atzean zein aurrean.

Ina Juaristi: Nire kasuan, grabazioa Beizaman izan zen 2016ko martxoaren bukaeran. Orokorrean, aktore lana ez da erraza, ez baita zerbait egonkorra, besteak beste, ekonomikoki. Halere, oso gustura eta eroso aritu nintzen grabazioan, erraz murgildu nintzen paperean. Euskal ezkontza baten ospakizuna antzeztu behar genuen, eta primeran aritu nintzen bertako baserritarren eta animalien artean. Zuzendaria eta gainerako langileak ere oso jatorrak izan ziren; aurretik ezagutzen nituen batzuk. Esperientzia aberasgarria izan da, esperientzia berri bat izateaz gain, dena erraz joan da.

Film batean parte hartzen duzun lehen aldia al da?

J.D: Ez, ez da lehen aldia. Julio Medem zuzendariaren La ballena real film laburrean parte hartu nuen, eta aurten Operacion Concha filmean hartu dut parte, Karra Elejalde, Barbara Goenaga eta Jordi Mollarekin, besteak beste.

I.J: Hainbat lan egin izan ditut aurretik, esaterako, Lasa eta Zabala filmean ere parte hartu nuen; baita Orbita 9 eta Ignacio de Loiola filmetan ere. Horrez gain, antzerki lanetan ere aritzen naiz, eta zenbait iragarkitan eta telesailetan, Goenkalen adibidez, ere parte hartutakoa naiz.

Jarraitu elkarrizketa irakurtzen Maxixatzenen webgunean.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend