Atzegiren historia eta borroka kontatzen duten irudiak

Azpeitiko Foruen Ibilbideko erakusketa aretoan ikusgai izango dira, igandera bitartean, Atzegi sortu zenetik gaur egunera arte izan duen bilakaera islatzen duten irudiak.

Atzo, azaroak 20, zabaldu zituen ateak Atzegik antolatutako erakusketak. Foruen Ibilbideko erakusketa aretoan jarri dituzte prestatu dituzten irudiak eta testuak, eta ikusgai izango dira igandera bitartean. Erakusketaren helburua da, Atzegi sortu zenetik gaur egunera arte izan duen bilakaera erakustea. Horretarako, elkarteak 1960. urtetik 2016ra bitartean egindako kanpainetako argazkiak jarri dituzte ikusgai. Era berean, Txolarteko gazteen eta helduen bidaietako, asteburuetako eta elkarrekin igarotako momentuetako argazkiak jarri dituzte aretoan.

Jon Andoni Martin argazkilari azkoitiarrak kolodio hezearen teknika erabilita hainbat argazki egin ditu Atzegiren erakusketarako, Begirada garbiak izenburupean. Bertan, Atzegiko erabiltzaileak eta haien senideak agertzen dira. Irudiei laguntzeko, hainbat testu ere jarri dituzte hormetatik zintzilik, argazkietan agertzen direnen lagunek eta familiakoek idatzitakoak.

Erakusketa zabalik izango da igandera arte. Astegunetan 17:30etik 19:30era ikus daiteke, eta asteburuan, 12:00etatik 14:00etara.

Hona hemen erakusketan hartutako irudiak:

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend