Euskararen Eguneko pegatina eta bideo lehiaketetako sariak banatu dituzte Zarautzen

Euskararen Eguneko pegatina eta bideo lehiaketetako sari banaketa egin dute (Aritz Mutiozabal).

Euskararen Eguneko pegatina eta bideo lehiaketetako sari banaketa egin dute (Aritz Mutiozabal).

Etxezabalan egin dute ekitaldia gaur eguerdian, Euskararen Eguneko egitarauaren aurkezpenaren barruan. DBH 3 eta 4 mailako, Lanbide Heziketako eta Batxilergoko ikasleek hartu dute parte bideo lehiaketan, eta 21 lan jaso dituzte. Pegatina lehiaketan, berriz, 480 lan jaso dituzte. Ikastetxeetako ordezkariek osatu dute epaimahaia.

Bide lehiaketako sarituak
1. Egitea da kontua. Egilea: Ekialde taldea.
2. Edonon, edonola euskaraz. Egileak: Ane Salegi eta Ainhoa Aizpurua.
3. Eta zuretzat, zer da euskara?. Egileak: Josu Larrea eta Angelica Sanchez.

Pegatina lehiaketako sarituak
1. Katuak mihia jan ez badizu, euskaraz badakizu. Egilea: Irati Eizagirre.
2. Gure lurra, gure hizkuntza. Egilea: Irati Zubeldia.
3. Zabaldu euskara. Egilea: Nahia Zubizarreta.

Argazki bilduma ikusteko: Zarauzko Hitza

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend