Bullying-ari buruzko jardunaldiak egiten ari dira Azpeitian

Esperientzia desberdinak azaltzeko mahai ingurua egin dute udaletxeko bosgarren solairuan. (Ane Olaizola)

Esperientzia desberdinak azaltzeko mahai ingurua egin dute udaletxeko bosgarren solairuan. (Ane Olaizola)

Goizetik bullying-aren ertz guztiak jorratzen ari dira Azpeitiko Udaletxeko bosgarren solairuan, UEUk eta Azpeitiko Udalak antolatutako Bullying-aren mugak gainditzen jardunaldietan. Eneko Etxeberria alkateak, Iñaki Alegria UEUko zuzendariak eta Eli Moreno jardunaldien antolatzaileak zabaldu dute ekitaldia, eta, ondoren, solasaldien tartea hasi da: Izaskun Orue Sola psikologian doktoreak bullying-a zer den eta zer aldagai dituen azaldu du lehendabizi, eta, segidan, Amigas egitasmoaren arduradun Urko Fernandezek Hiritartasun digital arduratsua eta aktiboa nola sustatu haur eta nerabeen artean hitzaldia eskaini du.

IMG_9719Une hauetan (11:45), mahai ingurua egiten ari dira (irudian). Saioan, Maddi Imazek bere ahizpak jasandako jazarpena azaldu du. Horrez gain, Zeuk Esan zerbitzuko Kepa Torrealdeak eta Miren Isasi psikologoak eskaintzen dituzten zerbitzuen berri eman dute; azkenik, Azpeitiko Karmelo Etxegarai ikastolako, Azpeitiko ikastola Ikasberriko eta Iraurgi ikastetxeko ordezkariek azaldu dute nola lantzen duten gai hori ikastetxe horietan. Dozenaka lagun bertaratu dira jardunaldietara, eta, eguerdiko etenaren ostean, arratsaldean jarraituko dute, tailerrekin.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend