Monte Albertia eta Oteitzako 70 ikaslek hartu dute parte ekintzailetzaren inguruko saioan

Gipuzkoako Foru Aldundiak babestuta, ekintzailetzaren inguruko sentsibilizazio jardunaldi horrek bat egin du Lanbide Heziketako ikastetxeek UrratsBat programaren barruan aurrera eraman duten sentsibilizazio planarekin.
 Atzoko jardunaldian parte hartu zutenen taldeko argazkia. (Monte Albertia)

Atzoko jardunaldian parte hartu zutenen taldeko argazkia. (Monte Albertia)

Ekintzailetzaren inguruko sentsibilizazio jardunaldia izan zen atzo eguerdian, Urola Kostako Udal Elkartean. Bertan izan ziren Monte Albertia institutuko zein Oteitza Lizeo Politeknikoko bigarren mailako 70 bat ikasle. Mikel Arana Tknikako ordezkariak hainbat ekintzailetza programa aurkeztu zituen, eta ondoren, Monte Albertiako bi ikasle ohik euren esperientzia kontatu zuten.

Hain zuzen ere, UrratsBat programako ekintzaileak dira eta ikasle izatetik gaur egun enpresa propioa (Phoenix Nails Center eta Ekoreka) sortzera bitarteko ibilbidea azaldu zuten. IETEAM enpresako estrategia arloko arduradun Maialen Cajaravillek ekintzailetasunaren ikuspegi “berritzaile eta eguneratua” aurkeztu zuen ondoren eta, amaitzeko, Igor Iturain Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakariak animoak eman zizkien etorkizuneko ekintzaileei.

Gipuzkoako Foru Aldundiak babestuta, ekintzailetzaren inguruko sentsibilizazio jardunaldi horrek bat egin du Lanbide Heziketako ikastetxeek UrratsBat programaren barruan aurrera eraman duten sentsibilizazio planarekin.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend