HARA! Txalintxo tabernako kideek #Botaba lehiaketako sari nagusia jaso dute

Captura de pantalla 2017-11-29 a la(s) 16.09.37

Azkoitiko Txalintxo tabernako kideek osatutako The Kilkers taldeak #Botaba Euskal Esamoldeen Erronka Lehiaketako sari nagusia irabazi du –Istagrameko honako lotura honetan ikus daiteke bideoa–. Azkoitian erabiltzen diren hiru esapiderekin osatu dute bideoa: Baldatxoa bialdu, erre einda eon eta jako haut palikin. Bideoa tarteko Europako hiribururen batera joateko lau lagunentzat bidaia irabazi dute, eta The Killers taldeko kideek abenduaren 6an, asteazkenez, jasoko dute saria Durangoko Azokan.

Labayru fundazioak eta Gaztea irratiak elkarlanean antolatu dute #Botaba lehiaketa, eta www.botaba.eus webgunean ikus daitezke bideoak. Astero Instagram sare sozialen “Atsegin dut” gehien lortzen dituen bideoa ere saritzen dute, eta lehiaketa martxan jarri zuten asteko saria ere irabazi zuen Txalintxo tabernak. Bideo hura tarteko, argazki kamera irabazi zuen The Killers taldeak.

Iruzkin bat

Utzi iruzkin bat

*

*

  • Maria
    7 abendua 2017 at 11:11 - Reply

    Komenigarria izango litzateke esanahia batuan azaltzea

  • Send this to friend