Tximista batek Zestoako elizako kanpandorrea bota du

IMG-20171201-WA0047

Zestoako Andra Mariaren Jasokundea parrokiako kanpandorrearen zati handi bat erori da, tximista batek jota. Harri zati handiak erori dira lurrera, eta horietako batzuk plazaraino iritsi dira. Ez da inor zauritu, baina jakin-mina eta kezka sortu du gertaerak. Izan ere, izugarrizko zarata entzun da Zestoa osoan. Gertaera 21:30 aldera jazo da.

Suhiltzaileak eta Ertzaintza hurbildu da lekura, eta plaza itxiko dutela jakinarazi dute. Haiek azaldu dutenez, “baliteke kanpandorrea osorik erortzea”.


Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend