‘Elikagai berrien ekoizpena’ ikastaroa antolatu dute datorren asterako

HAZIk, Udalak eta Urkomek nekazariei, abeltzainei, ostalariei eta industria ekoizleei zuzendutako Elikagai berrien ekoizpena ikastaroa antolatu dute datorren asterako. 12 orduko ikastaroa abenduaren 11n hasi eta 14an bukatuko da, eta saioak Sindikatu Zaharrean izango dira. Fraisoro eskolara deituta eman behar da izena.

HAZIk, Udalak eta Urkomek nekazariei, abeltzainei, ostalariei eta industria ekoizleei zuzendutako Elikagai berrien ekoizpena ikastaroa antolatu dute datorren asterako. 12 orduko ikastaroa abenduaren 11n hasi eta 14an bukatuko da, eta saioak Sindikatu Zaharrean izango dira. Normalean Fraisoro nekazari eskolan egiten dituzte gisa horretako ikastaroak, baina oraingoan Azpeitian egingo dute.

Saioetan ekoizleen eredu berriak ezagutzeko eta aztertzeko parada izango dute bertaratzen direnek, eta lege alderditik ere landuko dute gaia; hain zuzen, legeak zer baimentzen duen, horrek zer eragin duen eta negozioa nola dibertsifika daitekeen aztertuko dute. Abenduaren 11ko saioan azokaren joerez ariko dira; hilaren 12an baratzezaintza eta fruitugintzako produktu berriak izango dituzte hizpide; abenduaren 13an abeltzaintzako produktu berriez hitz egingo dute; eta abenduaren 14ko saioan bertako ogigintzaz eta beste elikagai batzuez ariko dira.

Ikastaroan izena eman nahi dutenek Fraisoro eskolara deitu behar dute (943 69 21 66), eta matrikula onartzean, 36 euro ordaindu beharko dituzten. Azpeitiko baserritarren azokako ekoizleek, berriz, 24 euro ordaindu beharko dute.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend