Jose Luis Ribera da Real Unioneko entrenatzaile berria

Espainiako Bigarren B Mailako bigarren multzoan jokatzen du Real Unionek, eta "taldearen egoera hobetzeko" fitxatu dute Ribera. Atzo zuzendu zuen lehen lansaioa azkoitiarrak.
Jose Luis Ribera Real Unioneko kideekin. (Real Union)

Jose Luis Ribera Real Unioneko kideekin. (Real Union)

Jose Luis Riberak (Azkoitia, 1965) entrenatuko du Irungo Real Union taldea denboraldia bukatu bitartean. Espainiako Bigarren B Mailako bigarren multzoan jokatzen du Real Unionek, eta “taldearen egoera hobetzeko” fitxatu dute Ribera. Irungo taldeak igandean jakinarazi zuen fitxaketa, eta atzo, astelehena, gidatu zuen taldearen lehen lansaioa azkoitiarrak Irungo Gal futbol zelaian.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend