Olatz Aguadok Petopetue proiektuaren erakusketa zabalduko du igandean

Foru Ibilbideko udalaren erakusketa aretoan jarriko ditu bere marrazkiak eta produktuak ikusgai, hilaren 10etik 19ra bitartean. Sorkuntza Bekari esker egin du proiektua Aguadok, eta Azpeitian eta inguruan erabiltzen diren hitzak eta esapideak izan ditu produktuak sortzeko oinarri.

Captura de pantalla 2017-12-07 a la(s) 16.45.11

Olatz Aguado sortzaile azpeitiarrak Petopetue proiektua gauzatu du aurten udalak eman dituen Sorkuntza Beketako bati esker, eta egin dituen lanak ikusgai jarriko ditu Foru Ibilbideko erakusketa aretoan. Abenduaren 10etik, igandetik, abenduaren 19ra izango dira haren lanak ikusgai, astegunetan 10:00etatik 12:30era eta 18:00etatik 20:00etara, eta asteburuetan, 11:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.

Aguadok Azpeitian eta inguruan ibiltzen diren esapideekin egin ditu marrazkiak. Ilustrazioak ez ezik, hainbat produktu ere kaleratu ditu. Aguadoren proiektuaren helburua da herrian-eta erabiltzen diren hitzei eta esaerei “balio erantsia” ematea, “umore onez eta horiek atseginak eginez”. Sortzaileak azaldu duenez, produktuak “bereizketarik” egin gabe kaleratu ditu; hau da, umeentzat zein helduentzat, neskentzat nahiz mutilentzat dira produktu horiek. Aguadok eskerrak eman dizkie “bidelagun” izan diren pertsona guztiei, “bereziki sormenean sinesten duzuenoi”.

Aguadok www.petopetue.eus webgunea aurki jarriko du martxan.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend