Alaitz Olaizola azpeitiarrak epaimahaiaren aipamen berezia jaso du Karmele Igartua sorkuntza bekan

'218' lanari esker jaso du epaimahaiaren aipamen berezia azpeitiarrak. Beka, berriz, Uxue Arzelus donostiarrak jaso du. Epaimahaiak azaldu duenez, "biek erakutsi dute oso maila altua eta parekoa, baina bat hautatu behar". Iaz Olaizolak jaso zuen Karmele Igartua sorkuntza beka, umeentzat idatzitako 'Sugegorri' eskola antzerki lanarekin.
Alaitz Olaizola, beheko ilaran ezkerretik aurrena, sari banaketa ekitaldian. (Goiena.eus)

Alaitz Olaizola, beheko ilaran ezkerretik aurrena, sari banaketa ekitaldian. (Goiena.eus)

Alaitz Olaizolak (Azpeitia, 1975) aipamen berezia jaso du Bergarako Idazle Eskolak ematen duen Karmele Igartua sorkuntza bekan, 218 lanarekin. Olaizolak ez du diru saririk jaso, lehiaketaren irabazlea Uxue Arzelus izan delako. Donostiarrak Paris lanari esker jaso du saria.

Aurtengoa beka banatu duten zazpigarren aldia izan da, eta parte-hartzaileek gidoiak aurkeztu behar izan dituzte. Guztira 20 proiektu aurkeztu dituzte, eta epaimahaia osatu duten Iñaki Zubeldia eta Pako Aristi idazleek eta Itziar Gomez aktore eta gidoilariak hala erabakita, bi lan nabarmendu dituzte: Arzelusena eta Olaizolarena. Pako Aristik sari banaketa ekitaldian azaldu duenez, “biek erakutsi dute oso maila altua eta parekoa, baina bat hautatu behar”. Halere, Aristik Olaizolaren lana nabarmendu du: “Originaltasuna, kontakizunaren interesa, euskara dotorea eta zorrotza besteak beste hartu dira kontuan aipamena egiterakoan”.

Iaz Olaizolak jaso zuen Karmele Igartua sorkuntza beka Olaizola; iaz umeentzako idatzitako Sugegorri eskola antzerki lanarekin. “Antzerkigintzan jarduten dut nik, eta lehenengoz egin dut gidoi bat, baina gozatu egin dut”, azaldu du Olaizolak. Aristik esan duenez, aurtengo edizioa “aitzindaria” izan da, gidoiak saritzen dituzten lehiaketa “oso gutxi” daudelako.

Datorren urteko sorkuntza bekara helduentzako poesia lanak aurkeztu ahal izango dira.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend