Alerta laranja ezarri dute, kostaldeko arriskuagatik

Argazkia: @babeszibilazarautz

Argazkia: @babeszibilazarautz

Segurtasun sailak alerta laranja ezarri du gaurko, itsasaldeko arriskuagatik. Aurreikusi dute 16:00etatik 20:00etara izango dela arrisku gehieneko aldia eta olatuak 4,5 metrotara hel daitezkeela, 19 segunduko tartearekin. 17:40ean izango da itsasgora eta, marea biziak tarteko, kostaldean tentuz ibiltzeko eskatu dute. Ohiko protokoloa jarriko dute abian, eta ohartarazi dute mugatutako guneetan ez sartzeko.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend