BIDEOA: Danbor taldeek hasi dute sansebastianetarako atzera kontaketa

UROLA KOSTAKO HITZAk eta Uztarriak honako bideo hau grabatu zuten atzoko helduen danborradako lehen entseguan. Hiru zuzendari berri elkarrizketatu zituzten: Mikel Agirre (Mendizaleak), Maite Bikendi (Izarraitz Txoko) eta Ekain Garate (Landeta-Egizale). Atzoko entseguko argazki bilduma honako lotura honetan ikus daiteke.
Datorren astean beste bi entsegu egingo dituzte danbor taldeek: asteartean eta asteazkenean, 21:00etan, Izarraitzen. Bi saio horietan Udal Musika Bandak zuzenean joko ditu danborradako piezak.
Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend