Dagoeneko eman daiteke izena Atano III.a Pilota Txapelketan

Urtarrilaren 24a bitartean eman daiteke izena, astelehenetan eta asteazkenetan, 17:00etatik 19:00etara bitartean, Gurea pilotalekuan. Aurten 8 eta 13 urte bitarteko pilotariek parte hartu ahal izango dute txapelketan.

Dagoeneko eman daiteke izena Atano III.a Pilota Txapelketan. Buruz buruko lehia izango da, eta 8 eta 13 urte bitarteko pilotariek parte hartu ahal izango dute. Izena emateko azken eguna urtarrilaren 24a izango da, eta Gurea pilotalekuan eman ahalko da izena astelehenetan eta asteazkenetan, 17:00etatik 19:00etara bitartean.

Aurtengoa buruz buruko txapelketaren 34. edizioa izango da. Oteiza pilota elkarteak txapelketako parte-hartzaileen adin tartea aldatu egin du aurten; izan ere, aurreko edizioetan 7 eta 14 urte bitarteko umeek eta gaztetxoek parte har zezaketen. Txapelketako neurketak astearteetan, ostegunetan eta larunbatetan edo igandeetan izango dira, Gurea pilotalekuan.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend