Ekainberrin gora egin du bisitari kopuruak 2017an, eta Lili Jauregian behera

2016an baino %11,13 bisitari gehiago izan dira 2017an Ekainberrin, eta %2,82 gutxiago Lili jauregian. Zestoako bi museoetan, guztira, 34.103 erabiltzaile izan dira 2017an.
1270047139_3

Ekainberri museoa.

Zestoako Ekainberrin eta Lili Jauregian, guztira, 34.103 erabiltzaile izan ziren 2017an. Ekainberriko bisitari kopurua hirugarren urtez jarraian hazi da: 2017an, 31.382 erabiltzaile izan ziren, eta, 2016an, 28.237 erabiltzaile (%11,13ko hazi da bisitari kopurua). Lili Jauregian, berriz, Ekainberriko eskaintzaren barnean martxotik abendura egiten dituzten bisita antzeztuetan, 2.721 bisitari izan ziren 2017an, eta, 2016an, 2.800 izan ziren; beraz, %2,82ko jaitsiera izan da.

2008an zabaldu zuten Ekainberri museoa, eta 2013an Lili Jauregia, eta, guztira, 293.779 izan dira kobazuloaren erreplika (277.706 bisitari) nahiz jauregia (16.073 bisitari) ezagutzeko sarrera erosi duten erabiltzaileak. Bisitari guztien %40k eskaintza didaktikoa baliatu dute, eta helduak bisitari guztien %28 izan dira, erretiratuak %10, gazteak %17a eta 6 urtez azpiko haurrak %5.

2018ko irailaren 11ean, Ekainberrik 10 urte beteko ditu.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend