Igandean hasiko da Gipuzkoako Batel Liga, Pasaian

Urola Kosta eskualdeko hainbat ontzik parte hartuko dute

Igande honetan, urtarrilaren 14an, hasiko da Gipuzkoako Batel Liga, Trintxerpeko Illunbe Arraun Klubak antolatutako estropadarekin. Zehazki, 10:30ean hasiko dituzte estropadak Pasaian; Torreatzetik abiatu eta bokale aldera egingo dute batelek.
Maila guztietako ontzien estropadak jokatuko dira, tartean, eskualdeko batelak ariko dira. Zarauzkoek, Getariakoek, Zumaiakoek eta Oriokoek parte hartuko dute.

11 jardunaldi
Otsailaren 3an Zarautzen jokatuko da batelen estropada, otsailaren 24an Zumaian, martxoaren 25ean Orion eta apirilaren 8an Getarian. Aste honetan hasiko den Liga apirilean bukatuko da, Pasaian bertan. Apirilaren 14an izango da kanporaketa, eta hurrengo egunean, apirilaren 15ean, jokatuko da finala.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend