Lehen irteerako kamioi berria izango du Zarauzko suhiltzaile etxeak

Erositako 8 ibilgailu berriak aurkeztu ditu gaur Gipuzkoako Foru Aldundiak, horien artean, Zarauzko suhiltzaile etxeak izango duen lehen irteerako kamioia.
027cd90b-417a-aacb-7565-bbe3c881854c

Gaur aurkeztu dituzte erositako 8 kamioi berriak. (Argazkia: GFA).

Erositako 8 ibilgailu berriak aurkeztu ditu gaur Gipuzkoako Foru Aldundiaren Suteen Aurkako Itzaltze, Prebentzio eta Salbamendu Zerbitzuak. Lehen irteerako bi autoponpa kamioi erosi dira, eta horietako bat laster erabilgarri izango da Zarauzko suhiltzaile etxean.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren arabera, ibilgailu horiek berebiziko garrantzia dute zerbitzuaren esku-hartzeetan; urtean egiten diren 2.000 jarduketen bi herenetan erabiltzen baitira. Premien programarekin eta Zerbitzua modernizatzeko plan estrategikoarekin bat eginez, eta datozen urteetan plantilla handitu daitekeela kontuan izanda, kabina bikoitza dute ibilgailuek. Hala, bost suhiltzaile joan daitezke aldi berean. Horretaz gain, 16 tonako karga gaitasuna dute, eta 3.000 litro eraman ditzake.

Imanol Lasa Gobernantza eta Gizartearekiko Komunikazioko diputatuak jakinarazitakoaren arabera, amaitutzat eman du Aldundiak zerbitzuko 8 suhiltzaile etxeetako Lehen Irteerako ibilgailuen berritze prozesua.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend