Bidaiak antolatu ditu Baigerak Norvegiako fiordoetara eta Galiziara

Ekainaren 9tik 15era joango dira Norvegiara, eta maiatzaren 7tik 12ra Galiziako Rias Baixasera. Izena emateko epeak zabalik daude.
Norvegiako fiordoetako irudi bat.

Norvegiako fiordoetako irudi bat.

Norvegiako fiordoetara eta Galiziara bidaia bana antolatu ditu Azpeitiko Baigera jubilatuen elkarteak. Ekainaren 9tik 15era egingo dute Norvegiara ibilaldia, eta izena emateko epea zabalik dago. Izena emateko, NANaren kopia eskatzen dute, eta 300 euro aurreratu behar dira urtarrilaren 25a baino lehen. Sei egunez, Bergen, Voss-Tvindefossen, Steindalsfosseneko ur-jauziak, Eidfjord eta fiordoak bisitatuko dituzte.

Bestalde, maiatzaren 7tik 12ra Galiziako Rias Baixasera beste ibilaldi bat antolatu dute. Bost egunez, Cambados, Santiago de Compostela, Padron, Portonovo Sanxenxo, O Grove, La Toja eta Santa Tecla bisitatuko dituzte. Ibilalbi horretan parte hartzeko izen ematea ere zabaldu dute.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Baigerako bulegora joatea da egokiena.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend