Hondakinak nolanahi botatzea galarazita dagoela gogoratu du Orioko Udalak

Asteburu honetan Orioko Benta ingurua era guztietako hondakinez beteta agertu dela salatu du Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak sare sozialen bitartez. Hori egitea galarazita dagoela eta hondakin mota horiek garbigunera eraman behar direla gogorarazi du udalak.
bentakohondakinak18

Argazkia: Erraustegiaren Aurkako Mugimendua.

Orioko Benta ingurua era guztietako hondakinez gainezka agertu zela salatu zuen atzo Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak sare sozialen bitartez. Orioko Udalaren hitzetan, batzuen “zibismo falta” eta “axolagabetasuna” erakusten du horrek; eta hondakin mota hori garbigunera eraman behar dela gogorarazi dute. Hala, herritar batzuek hondakinak biltzeko ezarritako arauak errespetatzen ez dituztela salatu eta galarazita dagoela ohartarazi dute.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend