Orion bihar jokatu behar zen Gipuzkoako Batel Ligako jardunaldia bertan behera utzi dute

Gipuzkoako Batel Ligako laugarren jardunaldia ZAEk antolatuta jokatu behar zen, baina eguraldi txarra iragarrita dagoenez ez da jokatuko

Zarauzko Arraun Taldeak (ZAE) antolatuta, Gipuzkoako Batel Ligako laugarren jardunaldia jokatzekoa zen bihar (larunbata) Orion. Biharko iragarri duten eguraldi txarra kontuan hartuta, antolatzaileek bertan behera utzi dute. Eskualdeko hainbat batel Orion arraunean aritzekoak ziren: Getariakoak, Oriokoak, Zarauzkoak eta Zumaiakoak.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend