Adierazpenak “ahalik eta azkarren” zuzentzeko eskatu dio Getariako Eh Bilduk Aitor Urresti EAJko bozeramaileari

Duela egun gutxi Aitor Urresti EAJko bozeramaileak udalaren egoera finantzieroaren inguruan egindako adierazpenak zuzentzeko eskatu dio EH Bilduk. Horretaz gain, adierazpen horien helburua "herritarren artean nahasmena eragitea eta Udal Gobernuari kalte egitea" dela uste du koalizioak.

Getaria10

Bestalde, EH Bilduk alkatetza lortu zuenetik “Getariako Udalak bere azken 30 urteetako finantza-egoera onena” izan duela nabarmendu dute. EAJk 2.330.000 euroko zorra utzi zuela gogoratu dute. “Egun, aldiz, zorra erdira jaistea lortu da, eta Udalaren gerakinean 1.200.000 € izatera heldu ginen. Kudeaketa horri esker, proiektu berriak egiteko ahalmena dugu orain, beste krediturik eskatu beharrik gabe. Inbertsio handiak Udalaren etorkizuna hipotekatu gabe egin daitezkeela erakutsi dugu”, gaineratu du EH Bilduren udal taldeak.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend