Xalto pailazoa eta puzgarriak izan dituzte Matxinbentako santageda jaietan

Giro narratsari aurre egin eta giro politean pasatu dute gaur arratsaldea Azpeitiko Matxinbenta auzora hurbildu direnek. Gaztetxoen gozagarri, auzoko frontoian puzgarriak izan dituzte arratsalde guztian, eta elizan, berriz, Xalto pailazoak ikuskizuna eskaini du. Bihar, Santa Ageda bezpera, Matxinbentako taldea kopla kantuan ariko da egun guztian, baina bestelako ekitaldiak ere izango dira auzoan.

Giro narratsari aurre egin eta giro politean pasatu dute gaur arratsaldea Azpeitiko Matxinbenta auzora hurbildu direnek. Gaztetxoen gozagarri, auzoko frontoian puzgarriak izan dituzte arratsalde guztian, eta elizan, berriz, Xalto pailazoak ikuskizuna eskaini du. Ondoren, hotzari aurre egiteko, txokolate beroa izan da bertaratu diren guztientzat, eta gauean, bertso afaria dute, Iker Zubeldia eta Beñat Lizaso bertsolariekin. Bihar, Santa Ageda bezpera, Matxinbentako taldea kopla kantuan ariko da egun guztian, baina bestelako ekitaldiak ere izango dira auzoan.

Atzo gauean ere jende ugari animatu zen Matxinbentan jokatu zen mus txapelketan parte hartzera. Guztira, 18 bikotek eman zuten izena, eta goizaldeko ordubiak arte luzatu zen norgehiagoka, auzoko tabernan. Joxemari Gurrutxaga Bigotes eta iñaki Sarasola Astixu izan ziren nagusi, eta 200 euro eta txapel bana jaso zituzten sari bezala. Bigarren sailkatu ziren Iñaki Altuna eta Xabier Astigarraga, eta arkumea eta bi xanpain botila eskuratu zituzten. Hirugarren egin zuten Mikel Lasak eta Jasone Guereñok, eta oilasko parea eta bi ardo botila eskuratu zituzten.

Matxinbentako auzotarrek astelehen arte luzatuko dituzte santagedak. Hona hemen biharko eta etziko egitaraua eta atzoko mus txapelketako eta gaur arratsaldeko hainbat argazki:

Bihar, igandea. Santa Ageda bezpera

11:00. Meza.
11:30. Ume jolasak.
11:45. Esku pilota partidak.
12:30. Herri kirol jaialdia.
Gauean, santa eskekoen etorrerarekin erromeria.

Etzi, astelehena. Santa Ageda eguna

11:00. Meza.
Gero, hamaiketakoa.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend