2017ko Triatloi Zirkuituko sariak jaso dituzte eskualdeko hainbat triatletek

 Usoa Ostolaza eta Unai Gastañares, erdian, igandeko ekitaldian (NikTri).

Usoa Ostolaza eta Unai Gastañares, erdian, igandeko ekitaldian (NikTri).

Zarauzko hainbat triatleta lehen postuetan sailkatu ziren iazko Euskal Herriko zirkuituan, eta igandeak sariak jaso zituzten, Irungo Atalaia jatetxean eginiko ekitaldian. Unai Gastañares zarauztarrak hirugarren izan da gizonezkoen maila absolutuan, eta lehena beteranoen 1 mailan. Helene Alberdi zumaiarrak lehena bukatu du emakumezkoen absolutu mailan, eta Usoa Ostolaza zarauztarrak bigarren; era berean, lehena izan da juniorretan. Adriana Campoy oriotarra garaile izan da emakumezkoen beteranoen 1 mailan, eta Asier Astigarraga zarauztarra, berriz, bigarrena gizonezkoen beteranoen 1 mailan.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend