Absurdoaren begiradapean

Patafisika oinarri hartuta, Alberto Palomerak erakusketa ondu du Zarauzko Photomuseumen. Ostiralean hitzaldia eskainiko du egileak, museoan bertan.

 

Zarauzko Photomuseum Argazki eta Zinema Museoak

 Erakusketan ikus daiteken artelanetako bat (Alberto Palomera).

Erakusketan ikus daiteken artelanetako bat (Alberto Palomera).

artista barakaldoarraren erakusketa inauguratu zuen atzo, izenburu bitxi bezain esanguratsu batekin: eπ´Patafisica f:22v7´s12800 [´P]h. Izan ere, patafisika oinarri hartuta eginiko lanak dira egileak aurkeztutako proposamenean ikus daitezkenak. XX. mendearen erdialdean Frantzian sorturiko kultur mugimendua da patafisika, Alfred Jarryren Faustroll doktorearen balentriak eta iritziak, patafisikoa liburua eta Ubu Erregea antzezlana ardatz hartuta. Absurdoarekin lotzen da, eta zientzien, filosofien, arteen eta beste ezagutza moduen lengoaia instituzionala parodiatzera jotzen du, askasun existentzialari eta irudimen fantastikoari bide emanez.

Ideia horretatik abiatuta, elementu estrapiktorikoak, aglutinatzaileak, pigmentuak eta material fotografikoak nahasten dituen formatu handiko lanak jarri ditu erakusgai Palomerak. Egoera berri bat proposatzen dute lan horiek, lengoaia berria sortuz, eta «horiek erakusten digute nola jokatu eta begiratu behar dugun modu patafisikoan», argitu du museoak igorritako oharrean. Patafisika artetik haratago doala gaineratu dute, bizitzaren eremura hedatzen dela esanez. «Erakusketaren izenburuari jaramon eginez, bere asmakizunaren emaitza den filosofia darabil, eta horretarako parametro fotografikoak darabilzki».

Musika eta hitzaldia

Proposamen artistikoaren osagarri modura, Kepa Junkera musikari bilbotarrak erakusketarako propio Suite’Patafisika lau mugimendutan pieza konposatu du, eta CDan ere plazaratu dute. Horrez gain, filosofia patafisikoari buruzko Palomeraren liburua aurkeztuko dute ostiral honetan, Photomuseumen bertan. Sinposioa 18:00­etan izango da, dohainik, eta Palomerak eta Junkerak hartuko dute parte.

Erakusketa martxoaren 25era arte bisitatu ahalko da, asteartetik igandera, 10:00etatik 14:00­etara eta 17:00tik 20:00etara.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend