Gipuzkoako Automobilismo Txapelketako hainbat sari ekarri dute eskualdera

Azpeitiko eta Errezilgo gidariak eta kopilotuak sariekin.

Azpeitiko eta Errezilgo gidariak eta kopilotuak sariekin.

Gipuzkoako Automobilismo Txapelketako hainbat sari ekarri dute gidariek eta kopilotuek Errezilera eta Azpeitira. Joan zen larunbatean banatu zituzten sariak Anoeta futbol zelaian. Rallyen txapelketan lehen saria jaso du Gurutz Agirretxe errezildarrak, bigarrena Ibon Otaegi azpeitiarrak eta hirugarrena Iban Ibarreta azpeitiarrak. Egoitz Aiertzak, berriz, bigarren saria jaso du kopilotuetan. Klasekako sailkapenetan, berriz, lautan izan dira onenak eskualdekoak: Jon Arregi eta Aitor Arriaran azpeitiarrak hirugarren klasean, Iban Etxaniz eta Jexux Etxeberria azpeitiarrak laugarrenean, Agirretxe eta Aiertza bosgarrenean, eta Jokin Aiertza eta Joseba Bikendi azpeitiarrak seigarrenean.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend