Euskal Herriko Mus Txapelketako Gipuzkoako finalera Urola Kostako zortzi bikote sailkatu dira

Otsailaren 24an jokatuko dira zazpi herrialdetako finalak, eta Gipuzkoako finala Bergaran jokatuko da

Euskal Herriko Mus Txapelketako zazpi herrialdeetako finaletan zein bikote ariko diren erabakita dago. Herrialdeetako finalak otsailaren 24an jokatuko dira. Hain justu, Gipuzkoako finala Bergaran jokatuko da, Aranzadi Ikastolako gimnasioan, 15:00etan hasita. Gipuzkoakora 105 bikote sailkatu dira eta horietatik zortzi Urola Kosta eskualdekoak dira:

  1. Iñaki Peñagarikano eta Eñaut Larrarte (Aizarnazabal)
  2. Jokin Egurbide Arriola eta Iñaki Aizpurua Manterola (Getaria)
  3. Bittor Andres eta Jokin Salsamendi (Orio)
  4. Iñaki Alberdi eta Pepe Valor (Zestoa)
  5. Mikel Illarramendi eta Ion Alonso (Zestoa)
  6. Mikel Aramendi eta Iñigo Gonzalez *Ordezkoa: Ander Larrañaga (Zestoa)
  7. Alan Urbieta eta Aitor Oiarzabal (Zumaia)
  8. Mikel Odriozola eta Arkaitz Agirre (Zumaia)
Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend