Pasaiako segadaren inguruko erakusketa jarri dute Sanagustin kulturgunean

Gertakariaren berri ematen duten hainbat argibide taula, argazkiak eta 1984ko martxoaren 22an zein hurrengo egunetan prentsan argitaratutako albisteak daude ikusgai. (Maialen Etxaniz)

Gertakariaren berri ematen duten hainbat argibide taula, argazkiak eta 1984ko martxoaren 22an zein hurrengo egunetan prentsan argitaratutako albisteak daude ikusgai. (Maialen Etxaniz)

Martxoan murgiltzearekin batera iritsi da Pasaiako segadan oinarritzen den erakusketa Sanagustin kulturgunera. Hain zuzen, Pasaiako segadaren urteurrenaren atarian. Hilabetez egongo da ikusgai Sanagustineko hormetan.

Hilaren 22an 34 urte beteko dira Espainiako Poziliak Komando Autonomo Antikapitalistetako Dionisio Aizpuru Kurro eta Pedro Mari Isart Pelitxo azpeitiarrak, eta Rafael Delas Txapas eta Jose Maria Isidro Izura Pelu iruindarrak hil zituela Pasaiako badian. Duela 34 urte jazotakoa herriratzea da senide eta lagunek antolatutako erakusketaren helburua. Horregatik, gaiarekin lotura duten agiriak-eta jarri dituzte ikusgai beste urte batez. Besteak beste, Kurroren eta Pelitxoren gaztetako argazkiak, gertakariaren berri ematen duten hainbat argibide taula, bi herritarren gorputzak herrira ekarri zituzteneko argazkiak, eta 1984ko martxoaren 22an zein hurrengo egunetan prentsan argitaratu zituzten alderdi zein instituzioen erreazkio politikoen eta herri mobilizazioen berri ematen duten albiste zatiak ikus daitezke erakusketan.

Urteak dira Pasaiako segadaren inguruko erakusketa sortu zutela. Lehen Betherram aretoan edo plazako arkupetan jartzen zuten ikusgai, eta azken urteotan Sanagustin kulturgunera ere eraman dute. Azpeitian ez ezik, Euskal Herriko beste hainbat txokotan izan da ikusgai, Pasaiako Badia dokumentalarekin batera. 1984ko martxoaren 22an Pasaian gertatu zena kontatzen duen ikus-entzunezkoa Herrialde Katalanetara eta Andaluziara iritsi da jada.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend