Euria euri, danbor hotsez eta kolore biziz jantzi da Azkoitia

Ohikoa baino ibilbide laburragoa izan du gaurko baina parte hartu duten danbor-jotzaileen umorea eta ehunka ikusleren festarako gogoa nagusitu dira.

Ateri eutsiko ziola zirudien arren, eguraldiak ez du barkatu gaurkoan, eta Azkoitiko umeen danborrada euritan egin behar izan dute bertan parte hartu duten berrehundik gora haurrek. Danborjoleak 17:00etan elkartu dira Balda Plazan, eta han bi pieza jo ostean ekin diote ibilbideari. Santa Klara kaletik igaro dira aurrena, eta handik Kale Nagusian gora hartu dute. Ohikoa baino ibilbide laburragoa egin dute gaur eguraldi txarraren ondorioz, eta plazan geldialdirik egin gabe Gurea pilotalekuan amaitu dute danborrada. Han, euritik babestuta, sabelak betetzeko tartea hartu dute danbor-jotzaile gazteek.

Hona hemen Azkoitiko umeen danborradan hartutako irudi batzuk:

 

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend