Imanol Yeregi final laurdenetara pasa da Zarautzen

Imanol Yeregik Pro Zarautz txapelketako final laurdenak jokatuko ditu gaur. Goizean jokatutako bosgarren txandan, final zortzirenetan, bigarren izan da 10,63 punturekin, Jose Gundesen (10,73) argentinarraren atzetik. Kanpoan utzi ditu Aritz Aranburu zarauztarra (10,00) eta Nic Von Rupp (9,74) portugaldarra. Hodei Collazo eta Aritz Aranburu zarauztarrak, berriz, lehiatik kanpo gelditu dira.

Txapelketa zuzenean jarraitu daiteke Youtubeko kanalaren bidez. Imanolek final laurdenetako laugarren taldean arituko da. Hemen jarraitu dezakezue.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend