Azkoitia Lagunkoiak hileroko bilera egingo du asteazkenean

Hileroko bilerekin jarraituz, asteazken honetan, apirilaren 18an, bilduko da Azkoitia Lagunkoia. 18:00etan egingo dute bilera, Elkargunean. Azkoitia Lagunkoia proiektua garatzen duen talde sustatzailea hainbat gai ari da lantzen; besteak beste, etxebizitza, gizarte zerbitzuak, garraioa eta inklusioa jorratuko dituzte. Helburua da Azkoitia gero eta lagunkoiagoa izatea pertsona nagusientzat. Azkoitia Lagunkoia osatzen duen taldeak herritarrak parte hartzera animatu nahi ditu bileretan, denentzat irekiak baitira.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend