Antton Oñederra hil da, Azkoitiko Peña Elorza txirrindularitza elkarteko arduraduna

Oñederraren aldeko hileta elizkizuna, bihar, osteguna, izango da Azkoitiko parrokian

oñederra andonegi jose antonio ARREGLADA

Antton Oñederra Azkoitiko Peña Elorza txirrindularitza elkartearen arduraduna hil da. 56 urte zituen. Oñederra urte askoan Azkoitiko haurren txirrindularitza eskolan ibili da, txirrindulari gaztetxoei txirrindularitzaz irakasten eta prestatzen. Gaur egun infantil eta kimuen mailakoekin aritzen zen.

Oñederraren aldeko hileta elizkizuna bihar, osteguna, izango da, 19:00etan, Azkoitiko parrokian.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend