Gasteizko hilketak salatzeko elkarretaratzea deitu du Sostenipek

Joan den ostegunean gizonezko batek bi emakume hil zituela salatzeko elkarretaratzea deitu du Azkoitiko Sostenipe talde feministak. 19:30ean elkartuko dira, plazan, “eraso eta hilketa matxista oro” gaitzesteko asmoz.

Ostiralean, 46 urteko gizonezko batek haren bikotekide ohia eta haren ama hil zituen Gasteizko Lakua-Arriaga auzoan. Ertzaintzak atxilotu egin zuen erasotzailea, hark etxebizitzari su eman eta leihotik salto egin ondoren. Hilketak salatzeko, larunbatean beste elkarretaratze bat egin zuten Azkoitian, udalak deituta.

 

Iruzkin bat

Utzi iruzkin bat

*

*

  • Julen Garate Azpitarte
    23 apirila 2018 at 12:34 - Reply

    Zapatuen udalak egindako elkarteratzean egon nintzen. Oso gutxin ginen. Gaur Sostenipek egingo duenera (askoz) gehiago joatea ez da zaila izango. Dana dala, ahal bada elkarteratze bakarra egitea hobe izango litzateke.

  • Send this to friend