Helduen danborradako taldeek entseguak egingo dituzte aste honetan

Ipintza elkarteko kideek gaur, bihar eta etzi egingo dituzte entseguak, 20:15ean. Lau Iturrikoek, asteazkenean eta ostegunean, 20:00etan. Trapuzarrak eta Zitxon taldeko kideek elkarrekin egingo dute entsegua asteazkenean, 20:00etan, Uztapide plazan.
Iazko helduen danborradako irudia. (Mailo Oiarzabal)

Iazko helduen danborradako irudia. (Mailo Oiarzabal)

Datorren asteazkenean, maiatzaren 2an, hasiko dira Santa Kutz jaiak Zestoan. Urtero legez, helduen danborrada izango da egun horretan, eta taldeek aste honetan egingo dituzte entseguak. Ipintza elkarteko kideek gaur, astelehena, egingo dute lehen entsegua 20:15ean, eta bihar eta etzi ere elkartuko dira entseatzeko. Lau Iturri elkarteko kideek, berriz, asteazkenean eta ostegunean egingo dituzte entseguak, 20:00etan hasita. Trapuzarrak eta Zitxon taldeko kideek asteazkenean egingo dute entsegua elkarrekin, 20:00etan hasita, Uztapide plazan. Gaztetxeko kideek ere egingo dituzte entseguak, baina oraindik ez dute jakinarazi noiz eta non izango diren horiek.

 

 

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend