Trainerillen Ligako bosgarren jardunaldia jokatu dute gaur Getarian

Bertan parte hartu dute Orioko, Zumaiako, Zarauzko eta Getariako trainerillek. Emakumezko absolututan eta gizonezko seniorretan izan da nagusi Orio.

2016ko trainerillen txapelketako irudi bat.

Goizeko 11:00etan hasita, Gipuzkoako Trainerillen Liga jokatu dute gaur Getarian. Bertan izan dira Orioko, Zumaiako, Zarauzko eta Getariako trainerillak, eta Orio izan da nagusi, gizonezko seniorretan eta emakumezko absolututan.

Getariarrek, aldiz, gizonezko jubenilen kategorian lortu dute lehenengo postua. Haren atzetik helmugaratu da Zarautz A ontzia kategoria berean. Hirugarren eta laugarren postuak lortu dituzte Zumaia eta Zarautz B ontziek; hurrenez hurren.

Gizonezko seniorren kategorian, bosgarren postua lortu du Zarautz A ontziak, seigarrena Getaria Ak, eta zazpigarren sailkatu da Zumaia A.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend