HITZAk bulego berria du Zarautzen

HITZA eta Erlo Telebistako langile batzuk, Zarauzko bulego berrian

HITZA eta Erlo Telebistako langile batzuk, Zarauzko bulego berrian

Erlo Telebistaren lokalera tokialdatu da UROLA KOSTAKO HITZAren Zarauzko bulegoa. Bi hedabideek hilabeteak daramatzate elkarlanean, eta duela egun batzuetatik, bulegoa ere partekatzen hasi dira.

Lokalean hainbat berrikuntza egin ondoren, zazpi kazetarirentzako tokia prestatu da, baita administraziorako eta diseinu lanak egiteko lekua ere. Goiko solairuan, berriz, telebistarako plato-a eta bilera gela jarri dira.

Herritarrek eta eragileek, beraz, bi hedabideak elkarrekin aurkituko dituzte Araba kaleko 27. zenbakian (tanatorioaren ondoan).

HITZAren bulego berria Zarautzen HITZAren bulego berria Zarautzen

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend