Ezkutuko Altxorraken barruko Aizarnazabalgo bisita gidatua orduz aldatu dute

Bisita 11:00etan hasiko da, eta parte hartzaileak Aizarnazabalgo San Miel elizan elkartuko dira. Vicente Davilak gidatuta, bi kilometro inguruko ibilbidea egingo dute parte hartzaileek eta Zehatz auzoko San Kristobal baseliza ezagutu ahal izango dute. Doakoa izango da bisita.

San kristobal baseliza

Joan zen martxoan aurkeztu zuten Ezkutuko Altxorrak programaren egitaraua Urola Erdiko, Urola Garaiko eta Debagoienako udaletako ordezkariek, eta orduan jakinarazi zituzten bisita gidatuetako bat Aizarnazabalen izango da igandean. Zehatz auzoko San Kristobal baseliza ezagutzeko ibilaldi gidatua antolatu dute. San Miel elizatik abiatuko dira parte hartzaileak, eta bi kilometroko ibilbidea eginda, San Kristobal elizako erretaula ezagutu ahal izango dute. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, San Kristobal baseliza “nekazal txoko ezkutu” batean dago, eta ibilbidean ikusi ahal den Zubialdeko erdi aroko zubia gisako sorpresek “aldapa igo osteko nekea arintzen” lagunduko dute.

Bisita 12:00etan ziren hastekoak, baina ordua aldatu dute, eta igandean 11:00etan elkartuko dira Aizarnazabalgo San Miel elizaren aurrean. Vicente Davila arduratuko da bisita gidatzeaz, eta parte hartzaileek doan gozatu ahal izango dute egitasmoaz.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend