San Telmo eta Algorri arteko bidea egokitzeko lanak astelehenean hasiko dira

Inguru horrek jasotzen duen bisitari kopuruak izandako igoera dela eta, ibilbide sareko zati jakin batzuetan erosio zantzuak antzeman dira.

IMG-20180222-WA0008_contentBederatzi urte dira Deba eta Zumaiako itsasartea biotopo babestu izendatu zenetik, eta ordutik bisitari kopurua asko hazi da. Ibilbide sareko zati jakin batzuetan erosio zantzuak antzeman dira, horregatik  arazoari irteera egoki bat emate aldera Gipuzkoako Foru Aldundiak egokitzapen batzuk egingo ditu.

Lanak maiatzaren 14an hasiko dira eta hilabete inguru iraungo dutela adierazi dute Aldundiko ordezkariek. Egokitzapenei dagokienean, oso intentsitate baxukoak izango dira, eta, gehienez, eskuzko tresneriarekin egingo dira: bide zidorretako lohi-uneak saneatu, jaitsierako jauziak mailakatu, ibilia zakartzen duten harri-azaleratzeak leundu…

Lan horien helburua da bisitarien erosotasuna eta segurtasuna hobetu eta bereziki hondatutako lekuak birgaitzea.

Horrez gain, bideak egokitu ostean, bideetatik kanpo ahalik eta jende gutxien abiatu dadin, nolabaitekoko mugarriak jarriko dira. Mugarri horien bidez, gehiegi zapaltzen diren eremuak babestea da helburua eta horretarako, hainbat bidexka erabileratik kanpo utzi nahi dira.

Oinezko gehienek San Telmotik Algorriko muturrera goitik joan eta bide beretik etortzeko ohitura dute, eta egokitzapen horien bitartez helburua da, goitik joaten diren oinezkoak herrira Ardantzabidetik itzultzeko ohitura izan dezaten zabaltzea.

Azkenik, lehendik narriatutako lekuak berreskuratzeko bertako berezko landareak erabiliko dira. Algorriko eremua gaur egun nola dagoen ikusteko Baleike.eus webean.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend