IRUDI BILDUMA: Giro lardatsari aurre egin eta majo gozatu dute gaztetxoek Aizarnazabalgo Samiel Txiki jaien azken egunean

Eguraldiak lagundu ez arren, hainbat ekitaldiz beteta izan dute larunbat goiza. Besteak beste, Samiel Txikitako eskuzko pilota txapelketako finalak jokatu dituzte; ondoren, krosa eta hamaiketakoa egin dituzte.

Samiel Txiki jaiak amaitzear dituzte Aizarnazabalen , eta azken egunean eguraldiak lagundu ez arren, hainbat ekitaldiz beteta izan dute larunbat goiza, Guraso Elkarteak antolatuta. Besteak beste, Samiel Txikitako eskuzko pilota txapelketako finalak jokatu dituzte herriko pilotalekuan, 10:00etan hasita. Urtarrila bukaeran ekin zioten txapelketari LH1etik LH6ra bitarteko 40 neska-mutilek, eta gaur finalak jokatu dituzte. Guztira, Aizarnazabalgo 22 gaztetxo lehiatu dira goizean jokatu dituzten sei partidetan, eta parte hartzaile guztiei eman dizkiete garaikurrak.

Giro narratsak ez ditu atzeratu umeak, eta zabor poltsak soinean jantzi eta bi urtetik 8 urtera arteko dozenaka haurrek krosa egin dute herriko kaleetan zehar. Ondoren, domina bana jaso dute parte hartzaile guztiek, eta indarrak berreskuratzeko hamaiketakoa egin dute herriko eskolaren atarian.

Hona hemen Samiel Txiki jaietako azken eguneko hainbat irudi:

 

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend