‘Benan mendia arnas’ dokumentala ikusgai jarri dute, haren heriotzaren bosgarren urtemugan

Joan den ostiralean bost urte bete ziren Benantxio Irureta (Aizarna, Zestoa, 1953 – Aneto, Pirineoak, Huesca, 2013) Aneto mendian istripuz hil zela. Heriotzaren lehenbiziko urteurrenean, Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatzen duen mendi astearen barruan, Benan mendia arnas ikus-entzunezkoa argitaratu zuten. Benantxioren mendi ibilbidean garrantzi handia izan duten hainbat lagunen lekukotzak jasotzen dituen dokumentala Xumar Altzugaraik zuzendu zuen eta Estitxu Fernandez kazetaria arduratu zen elkarrizketak egiteaz. Mendizalearen bosgarren urteurrenean, Benantxio Iruretaren oroimenez, Benan mendia arnas dokumentala ikusgai jarri du Lagun Onak Mendi Bazkunak sarean.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend