‘Boluntarioen lana herrian’ mahai ingurua izango da, Zestoan

Maiatzaren 16an, asteazkena, izango da solasaldia, 19:00etan, jubilatuen tabernan.

Boluntarioen lana herrian mahai-ingurua

Zestoako Astindu taldeak IV. Herri Azoka antolatu du datorren maiatzaren 26rako. Aurtengo azokako helburua herriko boluntarioen lana balioestea da, eta, horren harira, Boluntarioen lana herrian mahai ingurua antolatu du taldeak asteazkenerako, maiatzak 16. Jubilatuen tabernan izango da mahai ingurua, 19:00etan, eta, bertan, hainbat arlotan boluntario diren lau herritarren testigantzak izango dira entzungai. Ondoren luntxa egongo da bertaratzen direnentzat.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend