Tomatearen zainketa lanen inguruko ikastaroa eskainiko dute Iraetako baratze parkean

Tomateen landaketa, hainbat tratamendu modu eta ureztatzea landuko dituzte, besteak beste. Ostiralean izango da ikastaroa, 17:00etatik 19:30era Iraetako baratzeetan. Tailerra doakoa izango da, eta saioan parte hartzeko ez da beharrezkoa aurrez izena ematea.
Tomate zainketari buruzko ikastaroa eskainiko dute Iraetako baratze parkean.

Tomate zainketari buruzko ikastaroa eskainiko dute Iraetako baratze parkean.

Tomatearen zainketa lanei buruzko tailerra antolatu du Zestoako Udalak Iraetako baratze parkean, Furgobaratzarekin elkarlanean. Tomateen landaketa, hainbat tratamendu modu eta ureztatzea landuko dituzte, besteak beste. Ostiralean izango da ikastaroa, 17:00etatik 19:30era Iraetako baratzeetan. Tailerra doakoa izango da, eta saioan parte hartzeko ez da beharrezkoa aurrez izena ematea. Saioaren bukaeran hainbat tomate landare oparituko dituzte.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend