Ekainaren 17an Zestoako ibilaldi neurtua egingo dute, eta bi ibilbide izango ditu

Zestoako Agiro mendi klubak, udalaren laguntzarekin, Zestoako ibilaldi neurtua antolatu du ekainaren 17rako. Aurten, bi ibilbide izango ditu ibilaldiak: bata luzea, 32 kilometrotakoa; eta bestea motza, 20 kilometrotakoa.

Bertan parte hartzeko dagoeneko izena eman daiteke. Ekainaren 14ra bitartean, herrikrossa.com helbidean inskribatu behar da, 10 eurotan. Dena den, egunean bertan ere izango da horretarako aukera, baina egun horretan izena ematen dutenek 15 euro ordaindu beharko dute.

Mendizaleak Zestoatik abiatuko dira ekainaren 17an. Ibilbide luzekoek 07:00etan hasiko dute ibilaldia, eta motzekoak ordubete beranduago abiatuko dira. Irteeran parte hartzaile bakoitzak txartel bat jasoko du, eta ibilbidean egongo diren kontroletan erakutsi beharko dute. Ibilbidean zehar janaria eta edaria zein osasun zerbitzua izango da. Era berean, antolatzaileek jakinarazi dute bidean gerta daitezkeen ezbeharren ardurarik ez dutela izango, eta istripuren bat gertatzen bada, ibilaldia eten ahal izango dute edozein unetan. Dutxen zerbitzua izango da kiroldegian, eta ibilaldian parte hartzen dutenek, bestalde, elastiko bana jasoko dute.

Informazio gehiago 665-75 69 52 edo 610-68 37 23 telefonoetan lortu daiteke.

Ikusi hemen ibilbideen grafikoa:

Captura de pantalla 2018-05-15 a la(s) 10.42.50

 

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend