Pazko Festak ospatuko dituzte larunbatean, Aizarnan

Pazko Festak Aizarnan

Iazko Pazko Festetako argazki bat. (Hitza)

Ate joka dira Zestoako Aizarna auzoko Pazko Festak. Urtero Aizarnako Herri Elkarteak antolatu ohi ditu jaiak, eta aurtengoan, maiatzaren 19an, larunbata, izango da egun handia. Egun osoko egitaraua prestatu dute, eta, besteak beste, artisauen azoka eta umeentzako puzgarriak izango dira.

Txorimaloen jarduera ere egingo dute, eta edonork parte har dezake bertan. 10:00etarako bakoitzak bere txorimaloa Aranburuko zelaietara eraman beharko du, eta parte hartzaile guztien artean zozketak egingo dituzte. Horrez gain, indusketen erakusketa ikusgai egongo da Kultur Etxean.

Hona hemen larunbateko egitaraua:

11:00. Artisau azoka.

12:00. Txorimaloak.

14:30. Txahal errea.

16:00. Ume jolasak.

19:00 . Kantu poteoa.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend