Azkoitiko Gure Esku Dagok bizikleta martxa antolatu du larunbaterako

12:00etan hasiko dute ibilbidea, eta herriko hainbat txoko zeharkatuko dituzte. Ordubete inguru iraungo du martxak.

Gure esku dago

Ekainaren 10ean egingo den giza katean murgiltzen hasteko, Azkoitiko Gure Esku Dagok bizikleta martxa antolatu du larunbaterako, hilaren 19rako. 12:00etan hasiko da, eta ordubete inguru iraungo du. Jaizkibel liburutegi ondoan emango diote hasiera martxari, eta herriguneko kaleak zeharkatuz Altzibar aldera abiatuko dira. Berriro ere herrira bueltatu eta Balda plazan amaituko dute ibilbidea.

Egitasmo honekin Azkoitiko Gure Esku Dagok haur, gazte zein heldu bultzatu nahi du martxan parte hartzera, eta era berean, ekaineko giza katera animatu nahi ditu herritarrak.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend