Azkoitiko Pelotai Euneko bazkarirako txartelak eros daitezke

Iazko Pelotai Euneko txapelketako irudi bat. (Maxixatzen.eus)

Iazko Pelotai Euneko txapelketako irudi bat. (Maxixatzen.eus)

Laugarren urtez, Pelotai Eune ospatuko dute Azkoitian ekainaren 9an, herritarren artean pilota zaleasuna sustatzeko asmoz. Besteak beste, pilota partidak izango dira goiz eta arratsaldez, eta, tartean, bazkaria egingo dute Oteiza pilotalekuan.

Bertaratzen direnek paella, oilaskoa, hanburgera, postrea eta kopa izango dute bazkaritarako. Hain zuzen ere, Andramari jaietako Kuadrila Egunean sukaldatzen dutenek prestatuko dute Pelotai Euneko paella, eta oilaskoa eta hanburgesak Eusko Label etxeak eskainiko ditu. Horrez gain, txotxa jarriko dute, eta musika eta jolasekin girotuko dute bazkalostea.

Bazkarira joateko txartelak dagoeneko eros daitezke Dean eta Ttakun tabernetan, eta Kontzejupean partidak jokatzen dituzten egunetan ere eskuratu ahal izango dira, pilotalekuan bertan, 15 eurotan. Antolatzaileek dei egin die herritar guztiei bazkarira joan daitezen.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend