BIDEOA: Norwegian Gannet ontziaren uretaratzea

Norwegian Gannet ontzia gaur, asteazkena, uretaratu du Zumaiako Astilleros Balenciaga enpresak. 18:00ak aldera izan da, itsasgorarekin. Ohikoa den bezala, jendetza izan da uretaratzea ikusten.

Ontzia poliki hasi da jaisten, baina, pixkanaka indarra hartu du. Lehorrera eusten zion soka bat hautsi du, baina errio erdian geratzea lortu dute. Denbora batean geldirik egon da, baina, azkenean, Sarauneko moilara eraman dute. Bertan jarraituko dituzte ontzia egiteko lanak.

94 metroko luzera eta 18 metroko zabalera duen ontzia da hau, eta Norvegiako Hav Line Gruppen konpainiarentzat egin dute Balenciagan. Badu berezitasun bat ontziak; izan ere, motor hibridoa du. Diesel motorra du, baina baita bateriak ere, eta horrelako ontzi batean halako motorra erabili duten lehen aldia da.

Izokinetarako erabiliko dute Zumaian egindako baporea. Norvegiako arraintegietan ekoiztutako izokinak prozesatu, hoztu eta Danimarkara eramango ditu. Bidaia bakoitzean mila tona izokin garraiatzeko modua izango du Norwegian Gannet ontziak.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend