Erniarraitzen III. Bertso Kopa Azkoitiko Matadeixen izango da hilaren 25ean

Erniarraitz bertsozale elkarteak Matadero Ekintzakek lagunduta antolatu du bertso saioa. Hamar bertsolari ariko dira kantuan, 22:00etan hasita, eta Zurt tabernan eros daitezke sarrerak bost euroren trukean.

Maiatzaren 25ean, ostiralez, Erniarraitzen III. Bertso Kopa jokatuko dute hainbat bertsolarik Azkoitiko Matadeixen. Erniarraitz bertsozale elkarteak Matadero Ekintzakek lagunduta antolatu du bertso saioa. Hamar bertsolari ariko dira kantuan, eta horietatik bost Erniarraitzekoak dira: Asier Garate Txibilter, Jokin Sudupe Pio, Iñaki Tolosa, Xabier Aldalur eta Beñat Lizaso. Horiekin batera izango dira oholtzan Jone Uria, Julio Soto, Maddalen Arzallus, Eneko Lazkoz eta Aimar Karrika.

22:00etan hasiko da saioa, eta sarrerak Zurt tabernan eskura daitezke bost euroren trukean. Duela bi urte jokatu zen azkenengo Erniarraitzen Bertso Kopa, eta Asier Garate Txibilter-ek jantzi zuen txapela.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend