Pilota Eguneko bazkari eta partidetarako bost sarrera bikoitz zozkatuko ditu Azpeitiko Udalak

Igandean izango da Gipuzkoako II. Pilota Eguna, eta osteguna bitartean eman ahal izango da bazkarirako eta arratsaldeko pilota jaialdirako sarreren zozketarako izena. Udalak ostiral goizean jakinaraziko ditu irabazleen izenak.

pilota

Gipuzkoako II. Pilota Eguna izango da igande honetan Azpeitian, eta egitarau oparoa prestatu du Gipuzkoako Pilota Federazioak egun osorako. Azpeitiko Udalak herritarren artean bost sarrera bikoitz zozkatuko ditu bazkarirako eta arratsaldeko pilota jaialdirako. Zozketan parte hartu nahi dutenek bi modu izango dituzte: telefono bidez, 943-15 71 85 zenbakira deituta (osteguna 15:00ak arte); edo posta elektroniko bidez, udalzozketak@azpeitia.eus helbidera idatzita (ostegun gauera arte). Parte hartzaileek izena, telefono zenbakia eta helbidea jakinarazi beharko dituzte zozketan parte hartzeko. Udalak ostiral goizean jakinaraziko ditu irabazleen izenak.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend